Txakoli

Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina

Txakoli

Txakoli

Txakolina ardo berezia da. Mendeak dituen ardo gazte honek hazten den ingurune naturalaren ezaugarrietan du bere jatorria; Kantauri itsasotik gertu dauden guneak, alegia.

Erliebe menditsua, klima atlantiko epela eta mahatsaren tokiko barietateak, gehienak Hondarrabi Zuri, oso egokiak direnak hazten diren gunerako; horiek dira Txakolinari nortasun berezia ematen diotenak eta beste ardo batzuetatik bereizten dutenak.

Txakolina apustu bikaina da aperitiboaren ordurako. Itsasoko jakiekin oso ondo egiten du bat, baina oso egokia da barazkiak, haragi zuriak edo gaztak laguntzeko ere bai.

Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina jatorri-deitura duen txakolinaren eskariak urtero egiten du gora. Horrela, bere merkatua taberna eta jatetxe nagusietara hedatu da.


Antxoa White Tuna Piparra

logotipo Enjoy it is from Europe logotipo campaign financed with ad from the European Union logotipos denominaciones Txakoli logotipos conserveras y Hazi

Komunikazio elementu honen edukia autorearen iritzia baino ez da eta erantzukizun guztia autoreari berari dagokio.
Europako Batzordeak ez du bere gain hartuko bertan dagoen informazioaren erabileratik eratorritako erantzukizunik.