Caprice

Appetizer Experience

Aperitiboa, kalitatezko jaki zatitxoak dastatzeko aukera ematen digun bazkaldu aurreko momentu magikoa. Euskal Herriko Kantauriko Hegaluzea eta Antxoak eta Ibarrako Piparrak ardo on batez lagunduta, adibidez, Txakolina. Ondo errotutako usadioa da, Europako hegoaldeko ohitura gastronomikoaren parte dena.

Denbora, espazioa eta esperientziak partekatzera gonbidatzen gaituen tradizioa. Europako herrialde, hiri, herri eta gune askotako nortasunaren elementu erakusgarri bihurtu da aperitiboa.

Lagun artean egoteko, deskonektatzeko eta egunerokotasunetik ihes egiteko modua, gosea egiten dugun bitartean.

Gauza berriak dastatzeko momentu bikaina eta baita era informalean, araurik gabe, bakoitzak bere erara, usainekin, zaporeekin eta sentsazioekin esperimentatzekoa. Azken helburua kalitatezko gastronomiaz gozatzea da.

Caprice

CAPRICE programa Europako kulturatik eta tradiziotik datozen kalitatezko elikadura produktu hauek munduko beste eremu batzuetan ezagutzera ematea helburu duen esperientzia da.

Kasu honetan, Amerikako Estatu Batuetara eta Japoniara gerturatu nahi dugu aperitibo gisa kontsumitu eta gozatu daitezken lau produktutako sorta.

Covid-ak eragindako jarduerarik ezaren ondoren, 2022an eta 2023an, AEBko eta Japoniako agente merkaturatzaileei zuzendutako ekintza hauek jarri dira abian, 2019an eta 2020an egindakoak osatuz.

Japoniako Merkatuaren sutapen jarduerak

Merkataritzako alderantzizko misioa 2022 – 2022ko azaroaren 20tik 25era.

Japoniako zuzeneko misioa – 2023ko maiatzaren 22tik 26ra.

Business afaria eta sukaldeko elkarrizketak (Zuzeneko Misioan) 2023ko maiatza.

Alderantzizko Merkataritza Misioa 2023 – 2023ko Urriaren 23tik 27ra.

Japoniako Misio Zuzena – 2023ko azaroaren 27tik abenduaren 3ra.

Business afaria eta sukaldeko elkarrizketak (zuzeneko misioan) 2023ko azaroa.

AEBetako Merkatuaren sustapen jarduerak

Gabonetako sustapen kanpaina Miamin – 2022ko azaroaren 8tik 11ra.

Zuzeneko misioa San Frantziskora (showroom) – 2023ko otsailaren 21etik 24ra.

Gaikuntza profesionalak (dastatzeak eta prestakuntza-dastatzeak San Frantziskoko zuzeneko misioan) – 2023ko otsaila.

Chicago eta Miami misio zuzena (showroom eta showcooking) – 2023ko maiatzaren 1etik 7ra.

Business afaria eta sukaldeko elkarrizketak (Chicago eta Miamiko zuzeneko misioan)- 2023ko maiatza.

Alderantzizko Misio Komertziala 1 – 2023ko ekainaren 12tik 16ra.

Alderantzizko Misio Komertziala 2 – 2023ko uztailaren 17tik 21era.

logotipo Enjoy it is from Europe logotipo campaign financed with ad from the European Union logotipos denominaciones Txakoli logotipos conserveras y Hazi

Komunikazio elementu honen edukia autorearen iritzia baino ez da eta erantzukizun guztia autoreari berari dagokio.
Europako Batzordeak ez du bere gain hartuko bertan dagoen informazioaren erabileratik eratorritako erantzukizunik.