• fancy
    the EUROPEAN
    appetizer

    Caprice

White Tuna

Appetizer Experience

Aperitiboa, kalitatezko jaki zatitxoak dastatzeko aukera ematen digun bazkaldu aurreko momentu magikoa. Euskal Herriko Kantauriko Hegaluzea eta Antxoak eta Ibarrako Piparrak ardo on batez lagunduta, adibidez, Txakolina. Ondo errotutako usadioa da, Europako hegoaldeko ohitura gastronomikoaren parte dena.

Denbora, espazioa eta esperientziak partekatzera gonbidatzen gaituen tradizioa. Europako herrialde, hiri, herri eta gune askotako nortasunaren elementu erakusgarri bihurtu da aperitiboa.

Lagun artean egoteko, deskonektatzeko eta egunerokotasunetik ihes egiteko modua, gosea egiten dugun bitartean.

Gauza berriak dastatzeko momentu bikaina eta baita era informalean, araurik gabe, bakoitzak bere erara, usainekin, zaporeekin eta sentsazioekin esperimentatzekoa. Azken helburua kalitatezko gastronomiaz gozatzea da.

Caprice

CAPRICE programa Europako kulturatik eta tradiziotik datozen kalitatezko elikadura produktu hauek munduko beste eremu batzuetan ezagutzera ematea helburu duen esperientzia da.

Kasu honetan, Amerikako Estatu Batuetara eta Japoniara gerturatu nahi dugu aperitibo gisa kontsumitu eta gozatu daitezkeen lau produktutako sorta.

Informazio gehiago

Antxoa
White Tuna
Txakoli
piparra
logotipo Enjoy it is from Europe logotipo campaign financed with ad from the European Union logotipos denominaciones Txakoli logotipos conserveras y Hazi

Komunikazio elementu honen edukia autorearen iritzia baino ez da eta erantzukizun guztia autoreari berari dagokio.
Europako Batzordeak ez du bere gain hartuko bertan dagoen informazioaren erabileratik eratorritako erantzukizunik.